Après une longue carrière de chanteur polyphonique, Gorka Robles Aranguiz nous livre ici un premier album solo. Essentiellement en langue basque et dans un style pop rock, il est composé de titres originaux composés et écrits pour l’occasion : Un album très réussi où Gorka se révèle.
Gorka Robles Aranguiz ek bakarlari gisa aurkezten digun lehen lana : kasik osoki euskaraz abestua, kantu guziak sorkuntzak dira, lau idazle eta lau konpositoreen lanaren fruitua : Disko eder eta aberatsa Gorkaren maixutasuna deskobritzeko parada bikaina.
Track listing :
1.LehenBesta
2.Mendetanikasia
3.Azkenhatza
4.Ezin dut sinetsi
5.Denbora
6.Haratago
7.Justu
8.Doinuttipi
9.Every time
10.UreanIdatzi
11.Haritz Haundia
12.Bidean Bakarrik
1 / LEHEN BESTA
Euriz ase ondoren, guziak berpisten eder, jada
Loreak sortzen nun nahi
Xorien kantak entzun alai
Odol gaztea berotzen da
Joan behar dugu bestara
Hauxe da nere lehenbiziko besta
Zorion, alegeraz beteta
Gazte gustuko bati musu bat diot ebatsi
Agian nehork ez nau ikusi !!
Ez nakien nik bazela holako zorionik hemen
Telebixta gertakari ilunak beti
Gure arbasoen oiturak eta heien erranak segi
Gure bizi modua mantenzen
Hauxe da nere lehenbiziko besta
Zorion, alegeraz beteta
Gazte gustuko bati musu bat diot ebatsi
Agian nehork ez nau ikusi !!
Ez nakien nik bazela holako zorionik
Gure arbasoen oiturak, heien erranak segi
Primaderak derauku odola berotzen zernahi
Gure bizi modua mantenzen
REF (x2)…
2/ Mendeetan ikasi
Hitzak : Jean-Louis Errotabehere / Musika : Philippe Albor
Ikusiak ditugu
Mila milaka leinu
Gorroto eta guduz,
Bat bertzea suntsituz
Mundu hau eraikitzen.
Bide bakar ote zen ?
Nun note gorde zuten
Gaituena jendetzen ?
Mendeetan ikasi
Den bakarra baledi :
Amodioak eraiki
Zoriona lokarri.
Maitasunak atsegin
Asko dakar berekin ;
Baditu mila bide
Heltzeko gutartera ;
Ez gaitezen herabe
Zabaltzeko bihotza.
Hordik sortu daiteke
Munduko soka dantza.
Mendeetan ikasi…
Baratzean ederra
Mila lorezko floka,
Ta hain ederragoa
Ortuzain konplitua.
Dezagun ba jorratu
Gure lur borobila,
Mila kolorez jantzi,
Mila koplekin kanta.
Zubia :
Herrialde ainitzak
Bakoitxak bere hitzak
Altxatzeko bihotzak,
Betetzeko agintzak.
3 / AZKEN HATZA
Denborak zauri gehienak baititu sendatzen
Hoberena bakarrik geldi dezan, dut eskatzen
Urteek beren bizkarretan eraman ditzaten
Miseria ta pena eguneko orroitzapen
Euriak ezaba dezala
Gutarteko azken borroka,
Euriak ezaba dezala
Gutarteko azken borrokaren, azken hatza
Haizeak, baititu eramaiten gure promesak
Eraman ditzala berdin gure hitz gogorrak
Gutartean, kolpeka erabiltzen ditugunak
Maizenik, odoletan ezartzen gaituztenak
Euriak ezaba dezala
Gutarteko azken borroka,
Euriak ezaba dezala
Gutarteko azken borrokaren, azken hatza
Eta luzatu gabe, bihotzak ukan dezala
Merezitako atsedena, nor nahi bezala ;
Euriak ezaba dezala, langar eta jasa
Gutarteko azken borrokaren, azken hatza
Euriak ezaba dezala
Gutarteko azken borroka,
Euriak ezaba dezala
Gutarteko azken borrokaren, azken hatza
Euriak ezaba dezala...................................
4 / EZIN DUT SINETSI
Ezin dut sinetsi, ez zarela bihar, ez, nerekin egonen
Joan zinen, xori bat bezala, zerurat airatu da, zure arima
Urrun joan zira nere ondotik, bainan ez bihotzetik
Ezin dut ahantzi zuretzat beti izan dutan, oi amodioa.
Ezin dut sinetsi, beste mundu baterat zirela airatu
Eta ni, ezintasunean, noiz ahalko zaitudan berriz kausitu
Ezin dut sinetsi, bakardadian bizi beharko dutala
Betiko, zure irudiak, argituko duela nere bihotza
5 / DENBORA
Negurik ez dut ezagutu
Primadera aldiz bai
Uda ederrian nago
Eta zurekin dut bizi nahi
Lur huntako pasai hori
Laburregi izaiten da
Luze labur, guziak oro
Hor ditzagun ahal deguno.
Biek alkarrik ditugu iraganen
Bizi huntako gora beherak
Amodio zintzo (e)ta egiazkoak
Gaitu emanen zoriona
Denbora bai, denbora
Kurrika joaiten da
Udak iges egin baitu
Udazkena hortxe da
Negurik ez dut ezagutu
Primadera aldiz bai
Uda ederrian nago
Eta zurekin dut bizi nahi
Denbora bai, denbora
Kurrika joaiten da
Udak iges egin baitu
Udazkena hortxe da
6 / HARATAGO
(Jean-Louis Errotabehere / Didier Chabay)
Hitz hilaurtuak
Badu eragin latza,
Herraren hazia, hilots ezkil danga iluna.
Banaki nola,
Tematu nahi nuke
Bake bidean zauriak hitzez loratzen.
Oh oh… Oh oh
Ez ditut nahi
Bat bertzetik bereizi
Denak baitira negar, dolu eta sofrikari.
Banaki nola,
Tematu nahi nuke
Oroimenez demagun eraiki biharkoari.
Oh oh… Oh oh
Eguzki izpien bidetik
Urrunago,
Noa ametsen mugetarik
Eguzki izpien bidetik
Urrunago,
Ametsetan haratago
Auzirik gabe
Oroimenaz ikasiz,
Herri honen betiko iturri onetik jakin.
Dezagun, amets,
Atzokoa barkatzen,
Gaurkoa bizitzen, biharkoaz harro gaitezen.
Oh oh… Oh oh
Eguzki izpien bidetik
Urrunago,
Noa ametsen mugetarik
Haratago…
Azkarki irri (eg)iten,
Gau osoan kantatzen,
Berriz elkar atzeman,
Denak bidean joan.
Batzutan negarretan,
Bihotz zabala ukan,
Lore bat oparitu,
Emozioak agertu
Maitasuna aurkitu,
Desafio bat altxatu.
Ilargipean dantzan,
Xoriekin kalakan.
Oino norbait kausitu,
Haize freskoa gozatu,
Menturatu beharda,
Sekulan ez bezala...
(Zubia/Pont)
Begiz begi mintzatu,
Eskuz esku kurritu...
Azkarki irri (eg)iten,
Gau osoan kantatzen,
Berriz elkar atzeman,
Denak bidean joan.
Rire fort. Chanter toute la nuit. Se retrouver ensemble, Partir tous sur la route
Parfois pleurer. Avoir un grand cœur. Offrir une fleur, avouer ses émotions.
Juste, juste…… Sentir le souffle de la vie !
Trouver l’amour. Relever un défi. Danser sous la lune. Parler aux oiseaux.
Encore rencontrer quelqu’un. Apprécier le vent frais. Besoin d’entreprendre, comme jamais…
(Pont) Parler les yeux dans les yeux. Courir main dans la main.
8 /DOINU TTIPI
(Arantxa Hirigoyen / Philippe Albor)
Izena duzu polita
Lorea iduri eta
Eguzkiz beteriko lilia
Harengandik segur duzu
Zure kolorea hartu
Begi beltzen dirdira bizia
Doinu ttipi goxo
Zuretzat da haurño
Hortxe zira eztiki seaskan
Doinu ttipi goxo
Zuretzat da haurño
Abesti hau ibilki gauean
Besarkatzen duzu ongi
Opari da zure irri
Badakizu jadanik maitatzen
Ohean zaudela lotan
Eta nik zure ondoan
Hasten zira ametsak egiten
Doinu ttipi goxo...
Amets batetik bestera
Itsasotik izarrera
Erresuma haundiko neskatxa
Airatu zira hemendik
Seaska utsa utzirik
Bidaia on ene haur panpoxa
Doinu ttipi goxo...
9 / Every time
Every time I see the shine
It reminds me how it’s hard
To be so far from you
I couldn’t forget you
Infinite will be so short
If I had you by side
Millions of stories
That you never told to me//
I beg you please never forget me
Refrain 1
abestu gabeko kantak
iraganean karkailak
hartu gabeko bideak
inoiz egindako gauzak
zure zati bat naiz
zu nere erregina
zinez eskas zaitut
Couplet 2:
Heaven sounds really great
But I’ve never really been there
Every day I do ask myself
If you’re okay
I promise to do my best
And make you to say to me
That you’re proud of me
And I’m sure you will
10 / UREAN IDATZI
Kantuz ari nintzen gau batez, nere etxerako bidean
Argi xurpail batek gidatuz, ilhargia irribarrean
Ta han entzun nuen dei bat, urrunean
Kantua bera, niri mintzo, galdaturik bat batean:
« Zer ote duk kanta hori, ez da inon ezagutua »
Ihardetsi nion berehala nik nuela asmatua
« Sobera ederra duk hori, amodio ta baketsua.
Nonbaiten behar duk idatzi, izan dadin hedatua »
Orduan ihi bat harturik, idatzi nuen urean
Errekaren marmar goxoak eraman bere barnean.
Itsasoak ere hedatuz, hemen eta bestaldean
Mundu osoak kanta dezan, amodio eta bakea
(Hitzak : Philippe Albor / Musika : Patrick Fischer)
Ene adixkidea da
Azkarra (e)ta leiala
Harroa, zintzoa
Zuhurra (e)ta mantsoa
Beste mendekoa
Denbora hartuz
Hemen zahartu da
Historioa kondatuz
Gure oihanean galdua
Haritz haundi, haundiak
Nere sekretuak eta nere pozak
Badaki entzuten
Bere burua zeruan
Sekulan plegatua
Xutik izarretan
Beti airez jantzia
Azkarra (e)ta leiala
Betiko fidela
Ene aterbea
Tinkatuz bere kontra
Gure oihanean galdua...
Zubia : Haize freskoaren parean, neguetan
Haize goxoaren azpian, udaberrietan
Bere burua zeruan
Sekulan plegatua
Xutik izarretan
Beti airez jantzia …. Gure oihanean galdua...
1- C’est mon ami, fort et silencieux. Fier, droit, sage et doux
2- Il est de l’autre siècle. En prenant son temps, il a vieilli ici, en racontant l’histoire.
Perdu dans notre forêt, le grand chêne sait écouter mes secrets et mes joies
3- Sa tête dans le ciel. Jamais plié. Debout dans les étoiles. Toujours habillé d’air.
Face au vent froid ou sous le vent tranquille
4- Fort et silencieux. Fidèle pour toujours. Mon abri. En me serrant contre lui..
Face au vent frais, l’hiver. Sous le vent doux, au printemps
12 /BIDEAN BAKARRIK
Udazkena bukatzen, ostoak dira airatzen
Neguko elurra orotan, gorputza dauku hozten
Bidean banoa, bakar bakarrik
Etxe ta lagunak utziz urrun
Banoa bidean, nahiko tristerik
Ez naute onartu nahi nehun
Goseak larridura ardura du ekartzen
Atsedenik ezin aurki, odaiertza da urruntzen
Bidean banoa, ez hain bakarrik
Lagun bat kausitu ta egin bazkari
Banoa bidean ez hain tristerik
Zeruak du nitaz erruki
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
7,50 € -50% 15,00 €
7,50 € -50% 15,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €
6,00 € -50% 12,00 €